XXI. Erakusleiho Lehiaketako oinarriak jakinarazi ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2017ko abe. 1a, 11:17

Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak 2017ko Gabonak bultzatu nahian, establezimendu, merkatal denda eta abarretarako erakusleiho lehiaketa antolatu dute, ondorengo oinarrien arabera:

 

 

1.- Sariak. Herrixeneko bonuetan banatuko dira (ez eskudirutan).

 

          -Epaimahaiaren sariak:      1go saria: 350,00 €-ko bonua.

                                                         2. saria:    250,00 €-ko bonua.

                                            3. saria:    150,00 €-ko bonua.

 

          -Herritarren saria: Herritarrek beraien iritzia eman dezaten, lehiaketan parte hartuko 

          duten komertzioetan kutxa bat jarriko da botoa emateko. Kutxa hauek abenduak 21

          eguerdian jasoko dira.

                                                         Herritarren saria: 150,00 €-ko bonua.

        

2.- Aukeraketarako baloratuko diren atalak:

 

          - Erakusleihoaren aurkezpena (Erabiliko den materiala ere kontutan hartuko da:

            birziklatzea, eskulana, originaltasuna...).

          - Salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea.

          - Gabonetako giroa ematea (Eguneko eta gaueko itxura ere baloratuko da).

 

3.- Epaimahaia: Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak izendatutako pertsonek  osatuko  dute. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

 

4.- Erakusleihoen esposizioa: 2017ko abenduaren 12tik 2018ko urtarrilaren 6ra.

 

5.- Izen ematea: Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 1go solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean. Izen emateko epea, abenduak 12, 18:00tan amaituko da.

 

6.- Saridunen berri ematea: abenduak 23, 13:30ean, Torre-Zuri Erakustokian,  Herrixeneko Otarren banaketa ondoren, esango da sarituak zein diren. Sari banaketa ere momentu horretan egingo da, beraz parte hartuko duzuen merkatarioi ekitaldi horretara etortzeko eskatzen zaizue.

 

7.- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

 

Oharra: -Herrixen Elkartearen saria: gazteen parte hartzea ere suztatzeko, Herrixen Elkarteak Facebook bidez, lehiaketan parte hartuko duten Herrixen Elkarteko bazkide diren komertzioen arteko lehiaketa egingo du.Herrixen Elkartearen Saria: Otarra eder bat

 

-Lehiaketan botoa ematen duten herritarren artean (Facebook bidez edota Kutxetan), Herrixen Elkarteak 50,00 €-ko bonua zozketatuko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide