V. Urkome Sariak banatu dituzte udaletxean

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 30a, 13:19

Gaur eguerdian udaletxean banatu dituzte V. Urkome Sariak. Guztira zortzi proiektu aurkeztu dira, eta bost ataletan banatuta, sari banaketa egin dute. Proiektu irabazleek 2.000 euroko diru-saria irabazi dute.

 

Nekazaritza jardueraren sustapena atalean, Miguel Arribasek irabazi du 'Hazi ekologikoen merkaturatze zuzenerako tokiko ekoizleen sarea' proiektuarekin.

Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena atalean, Jone Aldabaldetrekuk irabazi du 'Tokiko basalandareekin artisau produktuak eta formazio/esperientziak' proiektuarekin.

Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatu atalean, 'Haziak lau haizetara banatzen' proiektuak irabazi du. Ainara Agirregabiriak zuzendutako proiektua izan da.

Landa eremuko balio-aniztasuna agerian jartzerako orduan, bestalde, Aitziber Aizpuruk zuzendutako 'Elikadura burujabetza' proiektua nagusitu da.

Azken atalean, Iraurgi Berritzen eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen dutenean, Agurtzane Odriozola, Xabier Izagirre eta Ioritz Aizpuru hirukoteak irabazi du 'Denda eredu berri bat' proiektuarekin.

Horrez gain botoen bidez banatutako sari irekia ere banatu dute. Miguel Arribasek lortu du botoen %33,8rekin.

Erlazionatuak

Urkome Sarien banaketa, iruditan

Maxixatzen.eus 2017 aza 30 Azkoitia

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide