Itziar Joaristik hartu du EH Bilduko zinegotzi kargua

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 29a, 19:59
Azaroko udal osoko bilkuran parte hartu du lehenengo aldiz Itziar Joaristik.

Gaur arratsaldeko udal osoko bilkuran zinegotzi kargua hartu du Itziar Joaristi Olariagak. Joan den irailean utzi duen kargua Jakes Urangak, eta postu hori beteko du aurrerantzean Joaristik. 

 

Jakes Urangak joan den irailean EH Bilduko zinegotzia izateari utzi zion, besteak beste, ''familiari eta ibilbide profesionalari denbora gehiago eskaintzeko''. 

Hori dela eta, Udaleko hutsunea Itziar Joaristik beteko du. Fisikaria ikasketaz eta azken hamarkadetan Floreaga ikastetxeko irakasle lanetan jarduna da. ''Gogotsu, azkoitiar guztien alde lan egiten jarraituko dut Udalera jauzia emanez'', dio Joaristik.

Argazkian, Itziar Joaristi EH Bilduko egungo zinegotzia eta Jakes Uranga EH Bilduko zinegotzi ohia.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide