Luis Iriondo hil da

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 26a, 21:04

Atzo hil zen aktore eta musikagile azkoitiarra, 86 urte zituela. Haren aldeko hileta ekizkizuna bihar egingo da, 19:00etan, Azkoitiko parrokian.

(Argazkian, Luis Iriondo 'Companys, procés a Catalunya' filman, 1979)

Luis Iriondo Etxaniz aktore eta musikagile handia atzo hil zen, 86 urterekin. Azkoitiaren izena munduan barrena zabaldu zuen artista izan zen, oso maitatua bere lan-esparruetan.

Administrari ikasketak egin zituen, eta Bizkaiko Kutxan eta Aforasa enpresan lan egin zuen aurrena. Berehala hasi zen baina, beste esparru batzuk lantzen. La Voz de España egunkarian eta Loiolako Herri Irratian kolaboratu zuen, eta ETBko zuzendari izan zen 1982tik 1984ra. Eusko Jaurlaritzako Harreman Publikoetarako arduradun lanetan ere aritu zen.

Txikitatik gustatu zitzaizkion komunikazioa eta ikuskizunen mundua, eta oso gaztea zela, Contrapunto musika taldea osatu zuen. Donostiako Victoria Eugenian eman zuten lehen kontzertua, eta geroago, konposatzaile lanetan ere aritu zen Mocedades, Manolo Escobar, Sara Montiel eta Concha Velascorentzat, besteak beste. 

Contrapunto musika taldea.

 

Hamaika film ere egin zituen aktore gisa: Companys, procés a Catalunya (1979), Ikuska-3 (1979), El pico (1983), La monja alférez (1987) eta Terranova (1990), horien artean.

Hainbat libururen ekoizle ere izan zen eta bidaia liburuak ere idatzi zituen.

ETB1eko 6 argazkitan saioan hartu zuen parte Iriondok 2013an, eta bere ibilbide profesionalari eta familiari buruz aritu zen solasean. Horrez gain, bere bizitzako argazki kuttunenak ere erakutsi zituen telebistan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide