Liburutegi atzeko eskailera itxita egongo da astelehenetik berritze lanengatik

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 24a, 09:23

Beidazar kalera eramaten duen Aizkibel liburutegi atzeko eskailera itxita egongo da oinezkoentzat datorren asteleheneko 7:00etatik osteguneko 10:00ak arte, alegia, azaroaren 27tik 30era.

 

Eskaileraren berritze lanek eragingo dute itxiera. Izan ere, oraingo lurra egurrezkoa da eta oso erristakorra. Materiala aldatzea da xedea erorketak eta istripuak saihesteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide