'Um blem ble' brindisa, 'made in' Azkoitia

Urola Kostako Hitza 2017ko aza. 21a, 13:34
Koldo Alkorta ‘Tili’, ardo kopa eskuan duela ‘Um blem ble’ abesten / Urola Kostako Hitza

Topa egiterakoan abesten den kanta Koldo Alkorta azkoitiarrak sortu zuen, 1974an. Lagunarteko afari batean, modu inprobisatuan esandako hitz haiek «mundu guztian» egin direla ezagun dio egileak.

 

Jan-edana ondo errotuta dagoen kultura da euskaldunen artean, eta halako juntadizoetan, izan familiakoa nahiz lagunartekoa, usadioa da brindisa egitea. Ardo zein xanpain kopekin topa egin aurretik, ordea, bada abesti bat mahaiaren bueltan bildutako guztiek kopak gora altxatuta ozen abesten dutena: Um blem ble, um blem ble, kopa hori, kopa hori, txirri aska, txirri aska, altza kopa hori, altza kopa hori, ieu!.

Um blem ble izenarekin bataiatutako brindis famatuaren sortzailea Koldo Alkorta Tili (Azkoitia,1954) da, eta barrez dio kanta hura sortu zuen garaian patentatu izan balu, «honezkero aberastu» zela. Izan ere, duela ia mende erdia, Alkortak lagunarteko afari batean bote lasterrean bota zituen hitz haiek “mundu osoan” egin dira ezagun.

Jarraitu erreportajea irakurtzen Urola Kostako Hitzan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide