Sendiaren Eguna ospatu dute San Jose egoitzan

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 20a, 10:13

San Jose egoitzak Adinduen Astea ospatu du azken egunotan eta amaiera emateko atzo, igandea, Sendiaren Eguna izan zen bertan. Bertako erabiltzaileen familiak eta udal ordezkariak joan ziren bisitan. Udaletxetik Javier Zubizarreta alkatearekin batera, Ana Azkoitia eta Janire Igoa zinegotziak bertaratu ziren eta baita Iñaki Lasa Ongizate teknikaria ere. Nekane Plazaola egoitzako zuzendaria eta Foru Aldundiko Erakunde Publikoen zuzendari den Elena Basagoitia izan zituzten bidelagun egoiliarrei opariak banatzeko orduan.

 

Alkateak hitz hauek egin zituen: «Badakizue egoitzaren kudeaketan aldaketak egon direla eta horrek kezkatzen gaitu. Jakin nahi dugu zer moduz zaudeten, baina jakin dezazuela gure laguntzari ez zaizuela faltako. Pertsonak gara eta pertsonentzat egin behar dugu lan».  

Une honetan San Jose zentroak 100 erabiltzaile ditu.

 

Argazki gehiago loturan.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide