Irisgarritasun lanak Joakin Egia kalean

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 16a, 12:13

Udalak, San Martinen, Joakin Egia kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak hasi ditu aste honetan. Bertako bizilagunek ez zuten oinezkoentzat ibilbiderik Jose Egino eta Ama Josefa kaleen artean.

 

Ondorioz, tarte hori oinez egiteko, errepidera irten beste aukerarik ez zuten. Eskailerak egon badaude, baina mugikortasun arazoak dituzten pertsonek ezin dituzte erabili. Orain, konponbidea emateko lanetan ari da Udala bi etxe blokeak lotuko dituen arrapala bat eraikiz.

Obrak 131.267,64 euro (BEZ barne) kostako dira.

Aurreikusita dago, halaber, aipatutako kaleen inguruko lorategiak berritzea datozen asteotan, jarraipena emanez iaz Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek elkarlanean, egindako lanei. Orduan ur azpiegiturak berritu zituzten.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide