Maxixatzenen zozketak

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken finalerdirako bi sarrera zozkatuko ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 15a, 13:15

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa ari da azken txanpara heltzen. Asko dira, saioz saioz, txapelketa jarraitzen ari diren azkoitiarrak. Euskal Herriko Bertsozale elkarteak Iruñean jokatuko den azken finalerdirako bi sarrera oparitu dizkigu, zuen artean banatzeko. Berezia izango da Iruñeko saioa, azken finalerdia izanda, bertan erabakiko delako final handirako zortzikotea.

 

Zozketan parte hartzeko honako galdera hau asmatu beharko da:

 

Zein da aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsolari gazteena?

 

Bidali erantzuna azaroaren 28a baino lehen maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia zehaztuta. Asmatzaileon artean zozketa egingo dugu, eta erantzuna azaroaren 29an jakinaraziko dugu Maxixatzen.eus atarian.

Hitzordua abenduaren 2an, 17:00etan, izango da Iruñeko Anaitasuna kiroldegian.

 

Zorte on!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide