Azkoitiko Gazte Zerbitzuak Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia zabaldu du

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 14a, 09:24

Azkoitiko Gazte Zerbitzuak Gabon Parkean begirale gisa lan egiteko deialdia zabaldu du. Abenduaren 27an, 28an eta 29an, goiz eta arratsaldez egin beharko dute lan hautatuek. Interesa duenak azaroaren 24ra arteko epea du izena emateko.

 

Ezinbesteko baldintzak:

  • Azkoitian bizi izatea. Errolda-ziurtagiria eman beharko da.
  • Euskaraz hitz egitea.
  • 18 urte beteak izatea.
  • CVa entregatu, eskatzen diren ziurtagiriekin eta kontaktuak esperientzia ziurtatuz.

Baloratuko dena:

  • Aisialdi mailako ikasketak izatea, begirale eta koordinatzaile tituluak (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
  • Hezkuntza arloko ikasketak izatea, haurrekin zerikusia dutenak; magisteritza, pedagogia, gizarte hezkuntza, psikologoia, psikopedagogia, haur hezkuntza zikloa… (0.5 puntu agiri bakoitzeko).
  • Haurrekin aisialdi proiektuetan, programatan lan esperientzia izatea. (0.1 puntu programako edo hileko).
  • EGA titulua edo baliokidea izatea (0.5 puntu agiriko).

Izena ematea, azaroaren 24ra bitartean, Azkoitiko Gazte Zerbitzuan egin beharko da. Astelehenetik ostiralera 16:30etatik 20:00etara.? Izen emate orria.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide