Raka Maraton taldeak Azkoitiko XIII. Herri Lasterketa aurkeztu du

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 12a, 18:00
Argazkian, Raka Maraton taldeko antolatzaileak eta Milar Larramendi babeslearen ordezkaria.

Hurrengo zapatuan zortzi, azaroaren 25ean, izango da Azkoitiko XIII. Herri Lasterketa, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton Kirol Elkarteak antolatuta. Parte hartzaileek 10 kilometro egin beharko dituzte, ohiko ibilbidean. Proba 16:30ean hasiko da, eta irteera eta helmuga herriko plazan izango dira.

 

Orotara, 400 korrikalarik eman dezakete izena honako leku hauetan: Elkargunean eta herrikrosa.eus webgunean. Modu horretan izena ematen dutenek 10 euro ordaindu beharko dute, eta proba egunean, 14:30etik 16:00etara, izena ematen dutenek, berriz, 15 euro.

Helmugara iristen diren lehenengo hiru gizonezkoek eta emakumezkoek garaikurra eta sariak jasoko dituzte, zozketetak ere egingo dituzte parte hartzaile guztien artean.

Antolatzaileek lasterketaren babesle guztiei eskerrak eman dizkiete. Bestalde, boluntarioak behar dituztela azaldu dute, eta proban laguntzeko interesa duten boluntarioei 15:30ean plazara agertu daitezela dei egin diete.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide