Julen Alberdik ez du lortu Urrezko Aizkolari Kopako final laurdenetan sartzea

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 12a, 13:14
Julen Alberdi 'Txikia IV.a'.

Gaur, igandea, Julen Alberdi 'Txikia IV' aizkolari azkoitiarrak eta Ruben Saralegi leitzarrak Urrezko Aizkolari Kopako kanporaketa, 'Eusko Label Saria' jokatu dute Gurea pilotalekuan. Saralegik minutu bat eta 28 segundoko abantaila atera dio Alberdiri. Beraz, Alberdik ez du lortu Urrezko Aizkolari Kopako final laurdenetan sartzea. Lanak bukatzeko, guztira, 27 minutu 52 segundo behar izan ditu Txikia IV.ak.

 

Guztira 12 enbor (4/45'' - 8/54'') ebaki dituzte bi aizkolariek.

Ondoren, Goikoetxe eta Matero harri-jasotzaileek Gabonetako Harrijasotzaile Kopan aurrera egiteko kanporaketa jokatu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide