Irisgarritasuna hobetzeko lanetan ari dira herriko hainbat eremutan

Irisgarritasuna hobetzeko lanetan ari dira herriko hainbat eremutan

Udalak irisgarritasuna hobetzeko lanekin jarraitzen du, hala nola, Gaztanenea eraikinean eta Elkarguneko sarrera berrian.

 

Gaztanenea eraikinean, esaterako, bertara igotzeko arrapala muntatzen ari dira. Langileen esanetan, «lanak hasi besterik ez dira egin». Elkargunean, berriz, kantxarako sarbidea ari dira egiten, kanpotik barrurako sarrera zuzenagoa izan dadin. Bide berri hori egitearen arrazoi nagusiak dira zamalanetarako irisgarritasuna hobetzea eta larrialdietarako irteera izatea. Urrian zehar ere hainbat lan egin zituen Udalak irisgarritasuna hobetzeko.