'Kubako iraultza Cheren heriotzatik mende erdira' hitzaldia emango du gaur Iñaki Gil de San Vicentek, Matadeixen

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 8a, 11:37

Iraultza Sobietarraren mendeurrena dela eta, 1917-2017: Ereindako borroketatik iraultza loratuz hitzaldi zikloa prestatu dute Piztu taldeak, Azpeitiko Gaztetxeak, Zestoako Gaztetxeak, Zumaiako Iparrak eta Zarauzko Gaztetxeak, elkarlanean.

 

Zikloa gaur iritsiko da gurera, eta 18:00etan, Matadeixen, Kubako iraultza Cheren heriotzatik mende erdira hitzaldia eskainiko du Iñaki Gil de San Vicente hizlariak.

«100 urte pasa dira langileok boterea lortu genuenetik, 100 urte Errusiako Iraultzatik. Urteurrena baliatuz ekarri nahi ditugu iraultza hori eta beste hainbat borroka, hemen eta han eman direnak. Horregatik beste herrietako taldeekin batera hitzaldi ziklo bat antolatu dugu», adierazi dute Piztu taldeko ordezkariek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide