maxixatzen.eus

'Kejie ta desditxie' ataleko herritar baten kexa: 'Zuhaitzak ez dira jolasteko eta apurtzeko'

  Gizartea  Azkoitia

Arratsaldeetan, hainbat haur Trenbidearen Zumardiko parkean ibiltzen dira jolasean. Parke ederra dugu Trenbidearen Zumardian, eta adin ezberdinetako haur mordoa elkartzen da bertan.

 

Halere, hartu duten ohitura salatu nahiko nuke, ez baita inolaz ere polita hartu duten bidea.

Zuhaitzekin jolas egiten dute. Zuhaitzak horrela tratatzea burugabekeria handia iruditzen zait. Zuhaitzak ez dira horretarako; ez dira jolasteko, eta ezin ditugu erabili parkean txabolak egiteko. Zuhaitzak eta parkeak zaindu behar ditugu.

N.R.V.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa