Alazne Mujika azkoitiarra erbi lanetan arituko da Behobian igandean

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 6a, 12:53
Argazkia: Runners.

Igandean 31.000 korrikalarik hartuko dute parte Behobia-Donostia lasterketaren 53. edizioan. Lehenengoz erbi lana egiten duten 21 korrikalarien artean lau emakume egongo dira. Alazne Mujika azkoitiarra euretako bat izango da. Zazpi aldiz hartu du parte Behobian, eta aurten ardura handiagoa sentitzen badu ere, «poz handiarekin» bizi du igandeko erronka.

 

Euskadi Irratiko Faktoria magazinean elkarrizketatu dute Mujika gaur goizean. Loturan audioa entzungai.

Maxixatzenen bere iritzia argitaratu genuen joan den martxoko alean. Ikusi loturan bere ekarpena (8. orrialdean).

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide