Oliver Magoaren 'Balio Magikoak' ikuskizuna zapatuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 2a, 14:07

"Balio Magikoak" ikuskizuna eskainiko dute Oliver Magoak eta Evak, ume laguntzaileekin batera,  zapatu honetan Baztartxo antzokian, 18:00etan. Magiaz betetako ikuskizuna izango da: bizitza berreskuratzen duten objektuak eta marrazkiak, ikusleengandik ateratako magia, errezeta magiko sinesgaitzak eta efektu berezi txundigarriak. Hori guztia umore, emozio, erritmo handi eta antzerki-izaeraz beteta.

 

Oliver eta Evaren pasio handienetako bat hezkuntza da, eta horregatik eszenatokiaz baliatzen dira balioetan hezteko.

Ikuskizun honetan, magiaren bitartez, egunerokotasunerako beharrezko kontsideratzen ditugun balioak sustatzea dute helburu, bai eskolan, bai kalean, baita etxean ere.

Oliver Magoaren konpainiak eskaintzen dituen emanaldiek ikusgarritasuna, efektu bereziak, erritmoa eta magia kalitate handia dute. Baina ikuskizun hau apartekoa da, errespetua, elkartasuna, ekintzailetza, maitasuna eta ingurugiroarekiko zaintza lantzen baitira emozioz eta gizatasunez jantzitako emanaldi honetan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide