Zapatuko Bilboko manifestziora joateko autobusa antolatu du Gure Esku Dagok

Maxixatzen.eus 2017ko aza. 2a, 09:58

155. artikuluaren aplikazioaren aurka, manifestaziora deitu dute zapaturako hainbat euskal eragilek. Bilboko Casillatik irtengo da manifestazio nazionala, eta bertaratzeko gonbidapena luzatu du Azkoitiko Gure Esku Dagok.

 

ELA, LAB, EH Bildu, Gure Esku Dago, Etxalde, Steilas, EHNE, CNT, ESK eta Hiruk deitu dute manifestazioa, eta 155.ari ez. Demokrazia eta erabakitzeko eskubidea lelopean, demokrazia eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dituzte.

Bilbora joateko autobusa jarriko du Azkoitiko Gure Esku Dagok, eta izena emateko aukera Zakela, Latz eta Etxe-Aitz tabernetan jarri dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide