Xabier Munibe kalean aparkalekuak aldatu dituzte eta Elkarguneko sarrera estali dute

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 28a, 12:58
Xabier Munibe kaleko aparkalekuak.

Udalak Xabier Munibe kaleko aparkaleku batzuen norantza aldatu du. Modu horretan, biribilgunetik kale horretara sartzeko errepidea zabalagoa gelditu da. Aurreragoko aparkalekuek lehen bezala jarraitzen dute.

Bestalde, Udalak Elkarguneko sarrera ere estali du, eta eraikin horren beheko aretoko ateetan ere kristalezko sabaia ezarri du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide