Friday's Crew taldearen kontzertua bertan behera gelditu da

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 27a, 17:59
The Friday's Crew taldeko kideak. (The Friday's Crew)

Azkoitia eta Azpeitia artean sortutako The Friday’s Crew taldeak gaur arratsaldean jakinarazi du bihar, zapatua, herriko plazan eskaintzekoa zen kontzertua bertan behera gelditu dela, «azken orduko ezusteko baten ondorioz». Mezu hau zabaldu du taldeak sare sozialetan:

 

Adi!!!

The Friday's Crew-k bihar Azkoitiko plazan eskeini behar genuen zuzenekoa bertan behera geratu da azken orduko ezusteko baten ondorioz. Taldeak barkamena eskatu nahi dizue gure kontzertura gerturatzekoak zineten pertsona orori.

22:30tik aurrera RUDE PRIDE taldea gogotsu arituko da #takeitasitcomes diska berria defendatzen! Gainera, antolakuntza lanean ari da gure ordez arituko den talde baten bila!

The Friday's Crew-k hitza ematen dugu "Harresien Gainetik" gure 4. diska kaleratu ondoren Azkoitiko plazara itzuliko garela, inoiz baino indartsuago!

Go Friday's Crew Go!!!!!!!!!!!!!!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide