Herri lasterketan parte hartzeko izen ematea zabalik

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 27a, 09:40

Raka Maraton kirol elkarteak antolatuta, Azkoitiko XIII. Herri Lasterketa izango da azaroaren 25ean. Izena emateko epea zabalik dago, ondorengo guneetan: Elkargunean, Donostioako Robers dendan eta herrikrosa.eus webgunean. Aurrez izena emanda 10 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan, 14:30etik 16:00etara egiten dutenek 15 euro.

 

 

Azaroaren 25ean, 16:30ean hasiko da lasterketa herriko plazan, eta 10 kilometroko ibilbidea izango da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide