Hainbat jarduera antolatu dira Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 24a, 09:32

Gaur Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu zabalean, eta arrazoi hori tarteko, Aizkibel Liburutegiak hainbat jarduera antolatu ditu aste honetarako.

 

Ostegunerako eta ostiralerako, zientzia tailerrak antolatu dituzte umeentzat. 'Bandiblu' eta 'Planetak' izenburupean eskainiko diren saioen helburua da zientzia ikuspegi dibertigarri batetik lantzea, hezkuntzari garrantzia emanez eta zorroztasun zientifikoari uko egin gabe.

Tailerrak tarteko, urriaren 26an eta 27an, arratsaldez, Aizkibel Liburutegiko beheko solairua itxita egongo da erabiltzaileentzat eta lantegietan parte hartuko duten umeentzat izango da espazioa.

Halaber, larunbatean, ipuin kontaketa eskainiko da. Apika taldeak Rol jokoa aurkeztuko du hiru urtetik gorako umeentzat, 11:00etan. Hori dela eta, goizean liburutegiko azken solairua itxita egongo da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide