42 odol emaile azkoitiar omendu dituzte Loiolan

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 22a, 14:00
42 odol emaile azkoitiar omendu dituzte gaur, Loiolan.

Gaur eguerdian Urola Kostako hainbat odol emaile omendu ditu Gipuzkoako Odol emaile Elkarteak Loiolako Gogarte Etxean egindako batzarrean. Guztira 42 azkoitiarrek jaso dute oroigarria. Horietatik bi gizonezkok, Jesus Juaristik eta Fernando Azpitartek odola 100 edo gehiagotan eman dute.

 

Emaile Bikainaren oroigarria jaso dute Azkoitiko emakume batek eta 7 gizonezkok. Odola 60 alditan edo gehiagotan emateagatik jaso dute emakumezkoek omenaldia, eta 75 alditan eman dutelako gizonezkoek.

Urrezko oroigarria, berriz, 5 emakumezko eta 12 gizonezko azkoitiarrek jaso dute. Odola 50 alditan edo gehiagotan emateagatik eskuratu dute gizonezkoek, eta 40 alditan eman dutelako emakumeek. Horiez gain, 25 odol-emate egin osteko zilarrezko oroigarria jaso dute bost emakumezkok eta 10 gizonezkok. Elkarteko ordezkariek eskerrak eman dizkie odol emaile guztiei. Odol emaile guztien ekarpenarekin, 300 bizitza inguru salbatu dituztela azpimarratu nahi izan dute elkartetik.

Jarraian, gaur omendutako azkoitiar guztien argazki bilduma:

Erlazionatuak

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide