II. Zakelmari pintxo lehiaketa Orbela tabernak irabazi du

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 21a, 21:48
Orbela tabernak saria jaso duten unea (Argazkia: Herrixen)

Azkoitiko merkataritza bultzatzeko antolatutako bigarren Herrixen Egunaren barruan egin dute gaur arratsaldean pintxo lehiaketa. Elkarteko bazkide diren sei tabernak hartu zuten parte, eta lehen edizioa egin bezala, bigarrengoan ere Orbela taberna nagusitu da.

 

Arratsaldean, haurrentzat eta gaztetxoentzat puzgarriak eta tailerrak jarri dituzte plazan eta ondoren jokatu da II. Zakelmari pintxo lehiaketa. I. Zakelmari Pintxo Lehiaketan bezala, Orbela tabernak irabazi du aurten ere lehiaketa, 'Xakelmari' pintxoarekin. Udaleko bi zinegotzik eta Herrixen elkarteko bi bazkidek egin dituzte epaile lanak, eta 44 puntu lortu ditu irabazi duen tabernaren pintxoak. Bigarren, berriz, Koxka taberna sailkatu da, 'Udazkena' pintxoarekin. Hirugarren azkenik, Etxe-Aitz taberna sailkatu da 'Herrixe beti pipertute' pintxoa eginda.

Elkarteko kide diren Tta-kun, Orbela, Koxka, Zurt, Latz eta Etxe-Aitz tabernek hartu dute parte gaur jokatu den pintxo lehiaketan. Pintxo onenaren egileek Herrixen elkarteko kideen eta Azkoitiko Udaleko Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotzien eskutik jaso dute saria.

Orbela tabernaren 'Xakelmari' pintxoa:

 

Koxka tabernaren 'Udazkena' pintxoa:

 

Etxe-Aitz tabernaren 'Herrixe beti pipertute' pintxoa:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide