'Adin adin' egitasmoari esker, bertsoekin gozatu dute San Jose egoitzako egoiliarrek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 19a, 17:25
Eneritz Artetxe eta Sebastian Lizaso bertsolariak egoitzara joan dira egoiliarrei bertsoak kantatzera.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Lankuren arteko 'Adin adin' egitasmoak laugarren urtez izan du segida. Sebastian Lizaso eta Eneritz Artetxe bertsolariak San Jose egoitzara joan dira bertan dauden adineko pertsonei bertsoak kantatzera. Aurrez San Jose egoitzako dinamizatzaile eta animatzaileek lanketa berezi bat egin dute egoiliarrekin bertso zahar eta kantu herrikoien inguruan, horrela bertsolariak doazenerako parte-hartzea aktibatzeko. Egitasmoaren helburua da bertsoaren bidez adineko pertsonen gaitasuna sustatzea, egoitzetan bizi diren adinekoen bizi kalitatea hobetuz eta gaitasun psikoemozionalak landuz.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide