Go!azen telesailaren aurrestreinaldia izango da Baztatxon azaroaren 1ean

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 19a, 12:14

Go!azen musika telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia egingo da Baztartxo antzokian azaroaren 1ean. Arratsaldeko 18:00etan izango da, eta sarrerak egunean bertan leihatilan erosi ahalko dira 2 eurotan.

 

Bigarren denboraldian telesailak lortutako arrakasta ikusita, hirugarren denboraldia martxan da eta telebistan aurki hasiko dira emititzen. Aurretik, ordea, hainbat aurrestreinaldi antolatu dira herri ezberdinetan, Azkoitia kasu. Denboraldi berriko lehenengo kapitulua botako dute Baztartxon.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide