'Irakurriz Gozatu' ekimena martxan

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 19a, 11:27

Aurten ere Udaleko Euskara zerbitzuak Floreaga Ikastetxeko eta Azkoitia BHIko DBH4ko ikasleen artean Gaztezulo hilabetekaria doan banatuko du urritik martxora bitartean. Guztira 60 ikaslek egin dute aldizkaria jasotzeko eskaera, eta denei bidaliko zaie 'Irakurriz gozatu' ekimenaren barruan.

 

Egitasmoaren helburua da euskarazko irakurzaletasuna sustatzea, euskaraz irakurtzen ohitzeko eta euskal prentsa ezagutarazteko.

Ikasturte amaieran ikasleek proiektuan izandako esperientziaren inguruko balorazioa egingo dute. Inkesta bidez ikasleek Gaztezulori buruz duten iritzia emango dute, eta datu horiekin balorazio txosten bat egingo da.

Balorazio horiei esker, gazte azkoitiarren interesen inguruko informazio baliagarria eskuratuko dugu, euren kontsumo ohituretara egokitzen diren edukiak eskaini ahal izateko.

Ikasturtearen amaieran ikastetxe eta hedabideek egitasmoaz iaz egindako balorazioaren arabera, Gaztezulok gazteen artean euskaraz irakurtzeko ohitura bultzatzen du, eta euskal prentsa gazteei ezagutarazteko aukera eman ere bai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide