Arropa berriak aurkeztu ditu Zubiaurre Igeri Elkarteak, 20 urteren ondoren

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 18a, 19:57
Arropa berriak aurkeztu dituzte Zubiaurreko igerilariek.

Taldea indarberritu asmoz, arropa berriak aurkeztu ditu Zubiaurre Igeri Elkarteak 20 urteren ondoren. Besteak beste, 25 urte bete ditu aurten elkarteak, eta hori dela eta, aukera ikusi dute arropa berriak ateratzeko. Jertseak, kamisetak, galtzak eta bainujantzi berriak ezagutarazi dituzte. Aldaketa horiekin igerilarien ilusioak ere piztu nahi dituzte elkarteko kideek.

 

Arropa berriak atera ahal izateko Udalaren laguntza garrantzitsua izan dela azpimarratu nahi izan dute elkarteko ordezkariek, eta horrez gain, baita Nho Ainhoa Etxaniz estudioaren eta Milar Larramendi babesleen laguntza ere. «Horiek gabe ez zen posible izango arropa berriak egitea», azaldu dute. 

Denboraldia datorren astean hasiko dute Zubiaurreko federatuek, eta azaroan federatu gabeek. 150 igerilari daude gaur egun klubean, eta ehun inguru lehiatuko dira txapelketetan. Horietatik 40 inguru dira federatuak. 

 

Batzarrerako hitzordua

Datorren asteartean, urriak 24, Zubiaurreko bazkideen batzar orokorra izango da Elkargunean, 19:00etan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide