Udal ordezkariak Gerra Zibilean eraildako hautetsiei egindako omenaldian izan dira

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 16a, 10:02

Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo eguerdian Deban 1936tik 1938ra bitartean, Gerra Zibilean, eraildako hautetsiei egindako omenaldian hartu zuten parte Javier Zubizarreta alkateak eta Miguel Angel Bastida zinegotziak.

 

Hain justu, atzo 80 urte bete ziren Debako alkate ohi Polentzi Markiegi jeltzalea fusilatu zutela. Markiegirekin batera, Gerra Zibileko bi bandoek Gipuzkoako 13 udalerritako beste 19 alkate eta zinegotzi erail zituzten. Atzo egindako ekitaldian guztiak oroitu dira memoria berreskuratzeko asmoz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide