'Abbatoir Blues'

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 16a, 11:00
Azkoitiko Matadeixe. / Argazkia: Beris Txokondo.

Ikaragarrizko penaz galdu behar izan nuen Jaco, Zozobra eta Futuro del Hierro taldeek Azkoitiko Matadeixen joan den larunbatean eman zuten kontzertua. Bartzelonako Magia Roja diskoetxe/plataformaren partaide dira hirurak. Zaratatsu, erronkari, bizi, bitxi eta aldi berean dotore. Erraietako odol eta fluxuez blaituta datorren musikak bakarrik eragin dezakeen harridura deserosoa eta plazer berritzailea iradokitzen dute hirurok. Bakoitzak bere erara. Zintzotasun gardenaz. Biharamunean, bere diskoen binilo edizioak eskatu ditut Magia Rojaren webgunean, etxeko intimotasunean nire pena goxatzeko asmoz. Baina, jakin, badakit Matadeixeren egoitzan jazo zen akelarrea ezin izango dudala inolaz ere errepikatu nire tokataren bozgorailuetara mugatuta.

 

Leku magikoa baita antzinako hiltegi eraberritu hura. Bertan akabatutako milaka animalien arimez edota beste ehunka akelarre sonikoren oihartzun urrunez sorgindua agian. Nork daki. Eraikin horren estetikak eta edozein eratako kontzertuetarako sorrarazten duen erresonantzia kaxak badu halako izaera esoteriko azalezina.

Jarraitu irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide