Ostegun honetako pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 5a, 12:35
Zurt tabernan gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte gaur, hilak 5:

 

Zurt: Urdaiazpiko egosiaren biribilkia eta gazta eta barazkidun hostorea fruitu lehorrekin.

Dean: Patata-tortilla, haragi-bola eta urdaiazpikoa gulekin.

Atraskua: Txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Ttakun: Hanburgesa eta urdaiazpikoa txakarekin.

 

Txalintxo: Txorizo egosia.

Koxka: Haragi-bola, txistorra eta bexameladun arrautza.

Latz: Patata-tortilla, haragi-bola eta arrain pastela.

 

Etxe-Aitz: Pantumaka eta kroketak.

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide