Udalak «irmoki» gaitzetsi du Lantarongo emakume baten erailketa

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 4a, 17:20

Udalak bere «gaitzespenik irmoena» adierazi nahi du gasteiztarra eta Lantarongo auzotarra zen eta Miranda de Ebron hilda aurkitu duten emakumearen erailketa. Halaber, elkartasuna adierazten die senideei eta biktimen hurbilekoei.

 

Udalak, beste behin, biolentzia sexistaren kontra eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten du, biolentzia matxista bere adierazpen forma guztietan desagertzen den arte.

Azkenik, herritarrak animatzen ditu deitutako kontzentrazioetan parte hartzera

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide