'Operación Concha' filma eskainiko dute asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 4a, 09:42

Asteburuan 'Operación Concha' filma emango dute Baztartxo antzokian. Ostiralean, igandean, eta astelehenean emango dute estreinatu berria den filma. Zapatuan, Soka antzezlana dela eta, ez da film emanaldirik izango.

 

Ostiralean, 22:00etan, igandean, 17:15ean eta 19:30ean eta astelehenean, ikuslearen egunean 20:00etan emango dute Antonio Cuadrik zuzendutako filma. Hainbat aktore euskaldun ikusteko aukera dago 'Operación Concha' film berrian. 99 minutuko emanaldia izango da datorren asteburukoa.

'Operación Concha' filmaren laburpena:

Marcos Ruiz de Aldazabal enpresaria, porrot egin duen zine ekoiztetxe bateko burua da. Etsita, eta dirurik gabe, bere lantaldeak inbertsore dirudun mexikar talde bati iruzur egiteko plan bat prestatu dute. Donostiako Zinemaldia baliatuko dute iruzurra abian jartzeko, baina ez zaie nahi bezala hasiko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide