Alberdi Mekanizatuak pabiloi berria inauguratu du

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 3a, 18:40
Alberdi Mekanizatuak enpresaren inaugurazio ekitaldia.

Alberdi Mekanizatuak enpresak Ugarte industrialdeko pabiloi berria inauguratu du gaur arratsaldean. Ekitaldian parte hartu dute Felix Azurmendi erretoreak, Javier Zubizarreta alkateak eta Jokin Sudupe bertsolariak. Amaieran, Manolo Alberdi sortzaileetako bat omendu dute eta enpresako langileekin osatutako bideo bat ikusi dute bertaratu diren dozenaka lagunek. 

 

1958tik gelditu gabe aritu da Alberdi enpresa. Zubizarreta alkateak Azkoitiko enpresen bokazio inbertitzailea goraipatu du: "Bertan geratzen dira, hazten dira eta inbertitzen dute lanpostuak eta aberastasuna sortuz". Enpresaren kudeaketa ona eta etorkizunaren alde apustu egiteko ausardia azpimarratu ditu Zubizarretak, mekanizatu konpainia osatzen duten lagun guztiak zorionduz. 

Ikusi ekitaldiko argazkiak loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide