Pilota eskola, martxan bigarren urtez

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 3a, 12:14

Pilota entrenamenduak antolatu ditu Sasoiko ongizate zentroak pilota eskolan federatu gabe dauden 6 eta 13 urte arteko gaztetxoentzat. Iaz hasi zen pilota eskola, eta iazko urtean hasitakoari jarraipena ematea dute helburu. Besteak beste, esku pilota jolasekin lantzen ahalegintzen dira.

 

Ikasturte osoan egingo dituzte pilotako entrenamenduak, astelehenean eta asteazkenean, 17:00etatik 18:00etara 6 eta 9 urte bitarteko gaztetxoentzat, eta 18:00etatik 19:00etara 10 eta 13 urte bitartekoentzat. Nahi dutenek bietako lan saio batera joateko aukera izango dute. Izena eman nahi dutenek Gurea pilotalekuan izango dute horretarako aukera, lan saioen ordutegi berean, edo 667503918 (Alex Juaristi) telefono zenbakira deituta.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide