Ikastaro berriak Elkargunean

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 2a, 19:48

Joste ikastaroa eta Total Training ikastaroak gehitu dituzte aurten Elkarguneko eskaintzan.

 

Joste ikastaroa bihar, urriak 3, hasiko da eta ikastaro guztiak asteartean 19:00etatik 20:00etara izango dira.

Total Training ikastaroa, berriz, astelehenetan eta asteartetan izango da 19:15etik 20:15era.

Izena emateko azken eguna urriaren 4a izango da. Interesatuek deitu 943 85 25 44 telefono zenbakira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide