Katalunian dauden azkoitiarren edukiak jaso nahi ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2017ko urr. 1a, 09:09

Gaur, urriak 1, Katalunian erreferenduma egingo dute, eta han dauden azkoitiarren argazkiak, bideoak nahiz testigantzak jaso nahi ditu Maxixatzenek. Eduki horiek ondoren webgune honetan erakutsiko ditu. Katalunian dauden azkoitiarren bitartez, hango giroa erakustea da helburua. Edukiak maxixatzen@maxixatzen.eus helbidera edo 688 84 63 51 zenbakira WhatsApp bidez bidal ditzakete herritarrek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide