Itoiz metodoa transmititzen

Berria 2017ko ira. 29a, 16:57
Argazkia: Bob edme.

Juan Carlos Perez Azkoitiko bizilagunarekin 'Itoiz protokoloa' izeneko tailerra partekatzeko aukera izan dute sei musikarik Bastidan (Baxenabarre); bihar, zapatua, aurkeztuko dute elkarlanaren emaitza.

 

Sakelako telefonoa erdian eman eta hortik King Crimson taldearen Starless musika zatia entzuten ari dira sei musikari gazteak. Balada bat da, aski ohikoa, azkenean. Baina halako batean, laugarren minutuan aldatzen da giroa. Hamahiru neurritara pasako da. Sakonduz joanen da haustura: «Oso gauza gutxirekin giro bat lortzen da. Gu horrekin inspiratzen ginen». Juan Carlos Perezen hitzak dira horiek, sei musikari gazteei mintzo. Bastidan (Baxenabarre) daude, LagunArteren estudioan.

«Ginen» horretan Itoiz taldekoak ditu sartzen Perezek. Itoiz protokoa izeneko esperientzia partekatzen ari da sei musikarirekin. Itoiz protokoloa, hau da, Itoiz taldearen lan egiteko moldea, protokoloa. Garai hartako izpiritua transmititu nahian. LagunArtetik sortu Klarenza elkartekoak gonbidatua du horretara Perez. Larrazkenean egitasmoa prestatua du elkarteak igande honetarako: «Arte esperimentazio partekatuen eguna». Goizetik ekitaldi andana bat aldizkatuko dira. Eta tartean, beraz, Juan Carlos Perezekin tailer esperimentala segitu duten sei musikarien pieza. 17:30ean, Bastidako elizan. Ondotik, Bernard Lubat eta Jeremie Ternoy piano jotzaileak ariko dira.

 

Jarraitu albistea irakurtzen BERRIAn.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide