Irene Elorza: «Zinemarekiko nuen maitasuna areagotu dit Zinemaldian lan egiteak»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 30a, 10:00
(Argazkia: Urola Kostako Hitza)

Irene Elorzaren (Azkoitia, 1972) pasioetako bat da zinema, eta Donostiako Zinemaldian lana egitea, beharra baino, saria da berarentzat. Zinemaldian, komunikazio arloan ari da lanean azkoitiarra, Zinemira sailean.

 

Zein da zure egitekoa Donostiako Zinemaldian?

Zinemaldiko aldizkari ofizialeko erredaktorea naiz. Aldizkaria egunero banatzen da zine aretoetan eta beste hainbat lekutan, eta euskal zinemari dagokion Zinemira sailaren jarraipena egitea egokitu zait niri. Horrez gain, noizean behin, nire ataletik kanpo dauden beste lan batzuk ere egiten ditut. Elkarrizketak egin, prentsaurrekoetara joan, filmak ikusi eta idatzi egiten dut.

Zein elkarrizketatzeko aukera izan duzu?

Aurtengo epaimahaiko lehendakaria den John Malkovich elkarrizketatu nuen lehenengo egunean. Niretzat hau guztia berria da, eta lehenengo egunean hori egitea egokitu zitzaidan. Nire partetik ahal nuen guztia jarri nuen. Ondoren, Carlos Saura, Felix Viscarret eta Zinemira saileko zuzendari gehienak elkarrizketatu ditut. Zuzendari batzuk hasiberriak dira, eta beste batzuk profesionalak. Egia esan, askotariko gaiak jorratu ditut. Izan ere, aurtengo Zinemira saila anitza izan da: dokumentala, fikzioa, animazioa… dago. Panorama ederra topatu dut.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen, loturan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide