Xabier Munibe Haurreskolako matrikulazio epea urriaren 2tik 9ra

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 27a, 11:01

2017–2018 ikasturterako 2. matrikula epea zabalduko du Xabier Munibe Haurreskolak urriaren 2tik 9ra (biak barne). Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta haur eskolan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu. Informazioa bertatik bertara jaso nahi duenak ate irekietara etortzeko aukera du, urriaren 3an, 18:00etan.

 

Matrikulako inprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Auzmendi bidean dago haur eskola, edota 943 08 07 37 telefonoan.

 

Hezkuntza eskaintza

Azkoitiko Xabier Munibe Haurreskola zortzi gelaz osatuta dago eta 0-2 arteko haurrentzako da. 0-1 urteko gela zortzi haurrez osatua egoten da eta 1-2 urteko gela 13 haurrez. Gela bakoitzean bi hezitzaile egoten dira.

Haur eskola 07:30etik 17:00ak arte zabalik egoten da.

Haur eskola hezitzailea dela azpimarratu dute hezitzaileek: "Haurren oinarrizko beharrak asetzeaz gain, txiki-txikitatik beste hainbat arlo lantzen baitira: sozializazioa, balore eta arau ezberdinen barneratzea, autonomia, oreka emozionala, komunikazioa eta abar". Gainera, hainbat materialen bidez, haurren garapen kognitibo eta psikologikoa lantzen dute. Izan ere, pertsona bakoitzaren izakera haurtzarotik garatzen hasten dela sinesten dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide