2017/10/28 18:00 - 19:30

Antzerkia

'Phantom Manor' antzerki ekitaldia

'Phantom Manor' antzerki ekitaldia
Elkargunea, Azkoitia

Elkargunean, 18:00etan, Kid&Us-ek antolatuta, Phantom Manor antzerki ekitaldia. (2-3 urtetik 7 urte bitarteko umeentzat). Doan izango da eta herriko haur guztiei zuzenduta dago. 

Kids&Us Azpeitiak ingelesezko ipuinaren ordura gonbidatzen zaituzte.

Azkoitiko Udalaren laguntzari esker, "Phantom Manor" deituriko Storytime-a antzeztuko dute. Jane eta Bunny etxe erraldoi batera joan dira bizitzera. Baina ez dakite etxe berrian arazo larria duen mamu bat bizi dela... jada ez du inor beldurtzen!

Gainera, opari ederrak ere zozketatuko dituzte bertan: kamisetak, panpinak, liburuak… Ez galdu aukera!

3 eta 7 urte bitarteko haurrek ederki pasako dute bertan! We will have a great time!

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide