Matadeixe Zinetogram 2017-2018 ikasturteari ekiteko prest

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 25a, 10:33
"The other side of hope" filmako eszena zatia. / IndieWire

Zinetogram zine klubak irailaren 29an emango dio hasiera ikasturte berriari. Arrazismoa, errefuxiatuak eta etorkinak dira lehenengo lau filmetan lantzen diren gaiak, beste batzuen artean. Honako hau da datozen hiru hilabeteetarako prestatu duten egitaraua:

 

  • Irailak 29: The other side of hope (Kaurismaki)
  • Urriak 13: Estiu 1993 (Carla Simon)
  • Azaroak 10: Sieranevada (Cristi Puiu)
  • Azaroak 24: I Am Not Your Negro (Raoul Peck)

 

Aurreko ikasturteetan hainbat kontuz gogoeta egiteko aukera eskaini izan dute, eta eskaintza hori luzatzen jarraitzeko asmoa dute.

2016-2017 ikasturtean pelikula bakoitzaren amaieran ikusleek filma bakoitzari puntuazioa eman zieten, horretarako jarritako kaxa batzuen bitartez. Ikusleek emandako puntuazio horien arabera, El boton de nacar dokumentala izan zen gustukoena; bigarren gustukoena, berriz, La mirada del silencio dokumentala eta hirugarrena, La doncella.

 

Hemen aurreko ikasturtean botatako pelikulek jasotako puntuazio zehatza:

Urriak 28, YOUTH: 7,7

Azaroak 11, QUÉ DIFÍCIL ES SER UN DIOS: 4,4

Azaroak 25, NIGHTCRAWLER: 7,5

Abenduak 16, LA MIRADA DEL SILENCIO: 7,85

Urtarrilak 13, HISTORIA DE UNA PASIÓN: 6

Urtarrilak 27, FUEGO EN EL MAR: 7,68

Otsailak 10, PATERSON: 7,3

Otsailak 24, EL BOTON DE NACAR: 7,94

Martxoak 10 LA DONCELLA: 7,8

Martxoak 24, EL DIA MAS FELIZ EN LA VIDA DE OLLI MAKI: 7,3

Apirilak 7, DECORADO/ PSICONAUTAS: 7,45

Maiatzak 5, NERUDA: 6,38

Maiatzak 19, CABALLO DINERO: 7,5

Ekainak 2, EL VIAJANTE: 7,6

Ekainak 16, CRUDO: 6,8

 

Emandako informazioa osatu nahi izanez gero ikus https://zinetogram.wordpress.com/ bloga edo jarri taldekideekin harremanetan zinetogram@gmail.com helbidean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide