Jon Unanue: «Urdaibai bezalako talde batean egotea pribilegio bat da»

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 22a, 18:00
Argazkia: Eusko Label Liga.

Urdaibai arraun taldeak bere seigarren TKE liga irabazi zuen joan den igandean Portugaleten, azken jardunaldian. Jon Unanuerentzat (Azkoitia, 1988) bigarren txapela izan da. Astebete lehenago Kontxako banderak ihes egin izanaren "kolpe gogorra" samurtzeko balio izan dio ligako garaipenak azkoitiar arraunlariari.

 

Ondo ospatuta gelditu al da Eusko Label Ligaren txapela?

Bai, ospatu dugu, bai. Arraunean ez dakit baina, beste horretan ez dugu akats handirik. Bermeon harrera egin ziguten eta polita izan zen.

Azken jardunaldira arte ez da erabaki txapelketa. Bereziki estua izan al da aurtengoa?

Uda osoan oso berdinduta egon da kontua. Hondarribiak ez digu arnasarik hartzen utzi, geuk ere edukin ditugu momentu txarrak, baina azkenean lortu dugu garaikurra Bermeora ekartzea, eta gustura.

Kontxako arantza kentzeko balio izan al dizue ligako garaipenak?

Kontxan kolpe gogorra jaso genuen. Lehenengo igandean halako lana egin, halako errekorra ezarri… Baina aldeak estu gelditu ziren, eta bigarren igandean atera zen denboralearekin, oriotarrak hobeto egokitu ziren baldintza txarretara. Gertatzen diren gauzak dira, hau kirola da. Ligan, aldiz, garaipena gure aldera ekartzea lortu dugu eta horrekin, behintzat, gustura gaude.

Jarraitu ekarrizketa irakurtzen Urola Kostako Hitzan. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide