Mailu Albizuri, katuen eta txakurren zaintzailea

Urola Kostako Hitza 2017ko ira. 21a, 17:20
Mailu Albizuri, ‘Teba’ txakurrarekin. (Argazkia: Ihintza Elustondo)

Txakurrak eta katuak etxez etxe zaintzen hasi da Mailu Albizuri (Azkoitia, 1970), Azkoitian. Animaliak behar bezala zaintzeko zailtasunak dituzten "jabe arduratsuentzat" da zerbitzua.

 

Animaliak asko gustatzen zaizkio Mailu Albizuriri (Azkoitia, 1970). “Gehiegi, agian. Nire pasioa dira”. Hainbat lanetan aritutakoa da, baina oraingo honetan, gustatzen zaion hori egitea erabaki du: katuak eta txakurrak zaintzen hasi da. Etxez etxeko zerbitzua da berak eskaintzen duena: bezeroaren etxera joaten da haren katua zaintzera edo txakurra paseatzera ateratzera.

Animalia ezberdinak dira katua eta txakurra: “Katuek egin beharrekoak etxean egiten dituzte, baina txakurrek ez”. Eta, horregatik, zerbitzu ezberdina eskaintzen du haietako bakoitzarentzat.

Oraingoz, bi katu zaintzen ditu: “Bezeroaren etxera joaten naiz, eta katuak agurtzen ditut. Begiratzen diet, janaria eta ura aldatzen dizkiet, hondar kaxak- eta garbitzen ditut, zikinkeriak atera… Gainera, katuetako batek begietan gaixotasuna du, eta begiak garbitzen dizkiot. Gero, nire lehen lanak egiten ditudanean, gainontzeko denbora guztia katuekin ematen dut: jolasean, orraztu egiten ditut, irratia pizten diet… Ikus dezatela ni natorrenean mugimendua badagoela. Katua oso independentea izaten da, baina gustatzen zaio jendearekin egotea ere; bestela, tristatu egiten dira”.

Jarraitu artikulua irakurtzen, hemen

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide