'La niebla y la doncella' filma eskainiko dute asteburuan, Baztartxon

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 20a, 10:39

Datorren asteburuan 'La niebla y la doncella' filma emango dute Baztartxo antzokian. Filma bost aldiz eskainiko dute, ostiralean hasi eta astelehenera bitartean.

 

Ostiraleko eta zapatuko saioak 22:00etan eskainiko dituzte. Igandean, berriz, saio bikoitza izango da. Lehena, 17:15ean izango da, eta bigarrena 19:30ean. Astelehena, berriz, ikuslearen eguna izango da, eta azkeneko egun horretan 20:00etan hasiko da filma.

'La niebla y la doncella' filmaren trailerra:

 

 

Filmaren laburpena:

Gauzak ez dira beti ematen duten modukoak, eta askotan, begi bistakoa dena ez da benetakoa izaten. Bevilaqua Guardia Zibilaren sarjentuari La Gomera (Kanaria Handia) herrian jazo den gazte baten hilketa ikertzeko agindu diote. Juan Luis Gomez Padilla entzute handiko politikoari zuzenduko dizkiote begi guztiak. Sarjentua eta Chamorro kapoa kasua argitzean saiatuko dira, baina presio politikoak jasango dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide