Kale Nagusia itxita egongo da gaur trafikoarentzat

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 19a, 13:27

Kale Nagusia itxita egongo da gaur ibilgailuentzat, kale horretako etxebizitza batean teilatuan egiten ari diren lanengatik.

 

Kale Nagusiko 57 zenbakitik plazarako bidea itxita dago, eta ondorioz, ibilgailuak Inazio Iriarte Margolaria kaletik ari dira bideratzen. Lanak burutzen ari diren langileen esanetan, biharko irekita egongo da bidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide