Kilometroak 2017ra joateko autobusa egongo da

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 19a, 11:08

Oñatin ospatuko dute aurten Gipuzkoako ikastolen aldeko festa, eta Azkoititik joan nahi dutenek Loiola Bidaiak agentziak jarriko duen autobusean joateko aukera izango dute. Ibai Ondo kaleko 9. zenbakiko bulegoan eman behar da autobuserako izena, 8 euroren truke. Irailaren 24an, 09:20an eta 11:30ean irtengo da autobusa, Julio Urkixo kaleko autobus geltokitik; Oñatin, berriz, 18:00etan eta 20:15ean izango da itzulerako ordua.

Urriko lehen igandean izan beharrean, astebete aurreratu eta irailaren 24an egingo dute aurten Kilometroen festa.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide