Azkoitia BHI eskolako zuzendaritzaren oharrak

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 15a, 12:36

Azkoitia BHIk DBHko Lehen mailako ikasleak laguntzeko begirale bat behar du, eta izena emateko aukera izango da eskolako idazkaritzan, hilaren 22ra arte. Bestalde, Azkoitiko Bigarren Hezkuntzaren eskaintza publikoa aldatu zen joan den uztailean, eta aurrerantzean Azkoitia BHI izango da ikastetxe berriaren izena. Hona hemen eskolaren bi oharrak:

 

Bidelaguna proiektuaren begiralea kontratatzea

«Azkoitia BHIk DBHko Lehen mailako ikasleak laguntzeko begirale bat behar du, Bidelaguna Proiektuaren barne. Begiralea, ahal den neurrian, ikasle ohia eta Magisteritzan titulatua  izango da.

Konektatzeko gaitasuna eta informazio iturri ona izan beharko du ikasleentzat. Horrez gain, ikasleek beren elkarrekintzak zabaltzeaz eta eskolako errutinak lantzeaz arduratuko da.

Bost orduko kontratua eskaintzen da, horietatik lau zuzenean ikasleekin garatuko dira, eta bosgarrena proiektuaren koordinatzailearekin jarraipena egiteko erabiliko da.

Izen emateko: Azkoitia BHIko idazkaritzan (Juin kalea, 4) irailaren 22a baino lehen».

 

Azkoitia BHI, ikastetxe berriaren izena

«2017ko uztailaren 1etik aurrera Azkoitiko ikastola-Xabier Munibe BHIk elkartu du Azkoitiko Bigarren Hezkuntzaren eskaintza publiko osoa: DBH eta Batxilergoa. Egoera berri hau 2017/53 dekretuak ezartzen duen Urola Ikastolaren banaketaren (Azkoitiko Lanbide Heziketa eta Batxilergoa) ondorio bat da. Orain arte, batxilergo ikasketak Azkoitia-Azpeitiako Urola Ikastolak eskaintzen zituen eta DBHkok Xabier Munibe BHIk. Mapa berriaren ondorioz, batxilergoa eta DBH Azkoitian bilduko dira, batxilergoko irakasle gehienek ere bertan jarraituko dute bere lanean.

Egoera honen aurrean ikastetxearen izena aldatzearen beharra ikusi zen, mapa berriaren ondorioz gure ibilbide berria nortasun propioarekin abiatzeko, eta oraingo eta geroko ikasleen bertakotzea eta elkarbizitza errazteko nahiarekin. Ikastetxea gure herriko ikasleen elkargune sendo bihurtu dadin. Herria egiteko azken finean.

Horrela, irakasleen klaustroek eta Xabier Munibe BHIko Organo Gorenak ikastetxe berriaren izena aldatzea erabaki zuen: Azkoitiko ikastola-Xabier Munibe BHIren ordez Azkoitia BHI ezarriz.

Erabaki hau gauzatzeko derrigorrezkoa du iristear dagoen Hezkuntza Sailaren onarpen administratiboa».

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide