Ia kilo bateko onddoa bildu du Inazita Salegik

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 14a, 13:23
Inazita Salegi, bildutako onddoarekin.

Onddo sasoian murgilduta gauden honetan, Inazita Salegik 950 gramo pisatzen duen onddoa bildu du Gorbeiako basoan. «Oso pozik» agertu da batutako alearekin, horrelako pisua duen onddorik ez baitzuen orain arte inoiz jaso.

 

Etxean, familiakoekin jango du onddoa. «Pena pixka bat ematen dit onddoa ebakitzea jateko», dio Salegik. Perretxikoetara joatea asko gustatzen zaio. Ubidea herrian (Bizkaia) anaia bat bizi du, eta «bisitan joaten garenean perretxikoetara joaten gara», azaltzen du herritarrak.

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide