Zine bonoa eskuragarri, Baztartxoko emanaldietarako

Maxixatzen.eus 2017ko ira. 14a, 12:21
Zine bonoak.

Iaz estrainekoz Kultura sailak Zine bonoa atera zuen Baztartxo antzokiko emanaldietarako, eta aurten ere eskuragarri dago nahi duenarentzat, udako etenaldiaren ostean berriro hasi baita zine denboraldia.

 

Bonoak 10 saiotarako balioko du eta 30 euroko prezioa du. Ondorioz, hiru euroren truke pelikula bat ikusteko aukera ematen du. Bonoa udaletxeko Kultura sailean edo Baztartxo antzokiko leihatilan bertan eskura daiteke.

Bonoa ostiral, larunbat eta igandeetako emanaldietarako da, astelehenetako prezioa, ikuslearen egunekoa, hiru eurokoa baita deskonturik gabe ere. Edonola ere, nahi izanez gero erabili daiteke astelehenetan ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide